Albisteak

Oporretan ere OpenStreetMap mapak hobetu nahi? StreetComplete

Bai ondo oporretan, denboraz arduratu gabe bideetan galtzeko aukera paregabea, eta galtzeko aitzakia ederra ere mugikorrerako StreetComplete aplikazioak ematen diguna: OpenStreetMap mapak hobetzea! (OpenStreetMap Maps.me edo OsmAnd mapa aplikazio libreek erabiltzen dituzten mapak dira).
Irakurri osoa »

LibreOffice 5.4 argitaratu dute

Sei hilabete igaro ondoren, iritsi da LibreOffice aplikazio multzoaren bertsio berria. Berriro ere Librezaleri esker, osorik euskaraz dator. Oraingoan, gainera, LibreOfficen laguntza-fitxategiak euskaratzera gure hilabeteko proiektua eskaini ondoren, 20.000 hitz itzultzeko faltan utzi dugu 460.000 hitzez osaturik dagoen laguntza-sistema. Aurreko bertsioak 120.000 hitz zituela euskaratzeko kontuan hartzen bada, bultzada ederra eman diogu proiektu horri.

Irakurri osoa »